Datorren ekintzak

"Bihotz salataria" bakarrizketa igandean Lakaxitan

Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 18:00 -tik Astelehena, Martxoa 20, 2017 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita

BIHOTZ SALATARIA    bakarrizketa    Lakaxitan ikusteko aukera izanen duzu Martxoaren 19an igandearekin, Iñaki Ziarrusta, Atx teatroko kidearen eskutik. Edgar Alan Poe ipuin ezagunean oinarrituta dago. Ohi bezala 18.00tan pintxo pote egonen da eta 19.00tan ikuskizuna hasiko da.

Vamos Euskadi ekimenaren I. Biltzarra datorren igandean egingo da Irunen

Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Martxoa 20, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Gure Morada elkartean, Izaga kaleko 9
Antolatzen du : 
Ahal dugu

photo_2017-03-17_11-49-52Ahal Dugu-ren “Vamos!” herritarren partaidetza ekimenaren I. Euskadiko Biltzarra egingo da datorren igandean, Irunen. Alberto Rodríguez diputatu kanariarrak eta Pilar Garrido senatariak aurkeztuko dute jardunaldia; bertan tailer batzuk emango dira Euskadiko gizarte mugimenduekin, herri-komuniazioari buruzkoak. Eta, horretarako, kultura-, kirol-, elkartasunezko, hezkuntzazko eta aisialdiko  ekintzez baliatuko dira aldarrikapen ekintzak gizartearen gehiengoa ahalduntzeko tresna erabilgarri bihurtzeko, ardatza herritarren partaidetzan jarriz.

AHTren aurkako zuhaitz landaketa

Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 10:30
Non: 
Angiozarko frontoia

kartelaMartxoaren 19an, igandearekin, AHTren aurkako zuhaitz landaketa bat burutuko da. AHT eragiten ari den txoko ugari ditugu landatu ahal izateko baina hainbaten artean, Bergarako lotunean dagoen Angiozar aukeratu dugu. Izan ere, Bergarako korapiloa, hiriburuetako sarbideekin batera, Euskal Y aren giltzarria baita. Bertan, lanak aurrera eraman ahal izateko arazo tekniko zein ekonomiko larriak dituzte, eta hori dela eta,  hasierako esleipenak baliogabetu ziren eta berriak atzeratzen ari dira.