Datorren ekintzak

Hitzaldia: Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Marian Emazabel psikologoa eta Chrysalliseko kidea

Data: 
Osteguna, Martxoa 2, 2017 - 19:00 -tik Ostirala, Martxoa 3, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxea

Datorren ostegunean, martxoak 2, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko 103 gelan, BADIRA ZAKILA DUTEN NESKAK ETA BULBA DUTEN MUTILAK izenburupean hitzaldia antolatu du Hondarribiko EH Bilduk.

Hizlaria Marian Emazabel psikologoa eta Chrysalliseko kidea izango da, eta gai honen inguruko testigantzak ere azalduko dizkigu.

“Emakume Errepublikanoak” erakusketa Gure Moradan

Data: 
Asteazkena, Martxoa 1, 2017 - 11:00 -tik Ostirala, Martxoa 31, 2017 - 19:30 -ra
Non: 
Gure Morada, Izaga kalea, 9

Bigarren Errepublikak askatasuna eta aurrerapena ekarri duen emakume espainolentzat. Izan ere, 1931ko Konstituzioan emakumeen boto-eskubidea ezartzeaz gain, emakumeek protagonismoa lortu zuten bizitza sozialeko hainbat alderditan. Gerra Zibilak eta erreakzioaren garaipenak errotik moztu zuten prozesua eta atzera bota zuten bilakaera azkar hura.

Errefuxiatuen aldeko martxa solidarioa

Data: 
Igandea, Otsaila 26, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Otsaila 27, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
"Bakearen usoa" (Sagues)

Ibilaldia Otsailaren 26an hasiko da, eguerdiko 12tan. Saguesen kokatuta dagoen "Bakearen usoa"n hasiko da, baina martxari bat egin nahi duen edozein hainbat eta hainbat puntu izango ditu elkartzeko:
  *Kursaaleko jauregian
  *Boulevarden
  *Alderdi Ederren
  *Kontxako erlojutan
  *Antiguo auzoko tunelaren irteeran