Datorren ekintzak

ZIRTAKA PONENTZIAREN AURKEZPENA

Data: 
Larunbata, Otsaila 4, 2017 - 17:30
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña kalea 8 zebakia (Irun)
Antolatzen du : 
Bidasoako Ernai

Datorren Otsailaren 4ean arratsaldeko 17:30tan ZIRTAKA PONENTZIAREN eztabaida gauzatuko dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean. Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoaren baitan kokatzen den gazte oro dago gonbidatua eztabaidan parte hartzera, denon iritziaz gazte estrategia finkatu eta gazteon borrokaz garaipena!!! ANIMATU ZAITEZ!!!

Erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko manifestazioa larunbat hontan Hondarribian

Data: 
Larunbata, Otsaila 4, 2017 - 12:30
Non: 
Hondarribiako Butroi pasealeku amaieratik

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta duela 12 urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka mobilizatu ziren herritarrek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako Hondarribian.

Otsailaren 2an, urteko bigarren bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 2, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoan.

Erakusketa: Svieta Kaschena

Data: 
Osteguna, Otsaila 2, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Martxoa 11, 2017 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri

" Kaixo arte onaren lagunak, beste urte bat hasten da eta , modu hoberean hasteko Kabigorrin erakusketa bat egingo dut. Lana pertsonalen irudiak gehienak, impresionismo estiloan egiñak. Esperientzi dezberdinetakoak, toki bereziak, pertsona hunkitu didatenak. Orain neri buruz pixka bat. Svieta Kaschena izena dut eta duela 30 urte Ukrainan sortua. Marrazten lau urtetik daramat. Artista ukrainiar, euskaldun eta españolekin ikasia.