"Karmen Etxalarkoa" pastorala Elizondon

Non: 
Elizondoko Baztan Pilotalekua
Data: 
Igandea, Azaroa 5, 2017 - 15:30

"Karmen Etxalarkoa" pastorala Gerardo Mungiak idatzia da eta Pantxika Urrutyk zuzenduta errejentsa bezala. Partehartzaileka, Etxalartarrak eta Baztandarra dira gehienak.

Herri antzerki motan egina da ikuskizuna, "Pastoala" deitzen dena, non "Karmen" (Etxalarkoa) andere haundiaren historioa kontatzen diguten eta nola "D. Jose de Lizarrabengoa" erortzen den bere maitasunaren garretan, Prosper Merimee idazleak bere nobelan jarri bezala.

Ikuskizuna atsaldeko 15.30tan hasiko da, Elizondoko Baztan Pilotalekuan.

Goizez, eguraldia laguntzen badu, desfile bat izango da (Xiberuako erara) Elizondoko karriketan, pastoalean parten hartzen duten guziekin. 11.30tan.

Sarreran prezioa 15€koa da eta liburuxka erosi ahal izango da 5€tan, historioa errexago jarraitzeko.

Etxalarren bi emanaldi izan ziren, arrazkasta haundikoak publikoaren partetik. Arras ongi pasatu zuten ikusleek.

Elizondoko emanaldia Xorroxin Irratiak antolatzen du eta laguntzaile bezala Baztandarren Biltzarra, Elizondoko Herria eta Baztango Udala daude.

Aldez aurretik sarrerak erosteko:
 - Bera: Errekalde ostatua, Xuga ostatua
 - Lesaka: Izarra okindegia, Xagu liburudenda

Etiquetak: