Astelehenean erraustegiaren aurkako elkarrateratzea Hondarribian

Non: 
Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda
Data: 
Astelehena, Maiatza 8, 2017 - 19:00 -tik Asteartea, Maiatza 9, 2017 - 18:55 -ra

Datorren astelehenean, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda) erraustegiaren aurkako elkarrateratzea egingo dugu.

Aldundiak, egun horretarako, iragarri du erraustegiaren lanak martxan jarriko dituela. Dirudienez, berdin zaio manifestazio desberdinetan, erraustegiaren aurka, milaka pertsona kalera ateratzea. Berdin zaio ikusaraztea erraustegiak baduela alternatiba; berek berearekin jarraitzen dute. Zergatik ote?

Dena dela, borrokan jarraituko dugu astakeria horrekin bukatu arte.

Zatozte astelehenean elkarrateratzera eta eman diezaiegun beste muturreko bat.
ERRAUSTEGIRIK EZ, EZ HEMEN ETA EZ INON!

Erraustegiaren Aurkako Taldea Bidasoa

Etiquetak: