Gose greban dagoen Txikitoren aldeko kontzentrazioa

Non: 
Donostiako Boulevard
Data: 
Asteazkena, Ekaina 7, 2017 - 19:30

Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion maiatzaren 28an, bere hurkoek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari baieztatu diotenaren arabera. Gose grebarekin batera, Txikitok itxialdia ere hasi du eta patioko orduei uko egigo die. Protesta mota honek guztiz inkomunikatuta utz dezake Txikito baldin eta telefonoz deitzen uzten ez badiote (telefono deiak patioaren denboran zehar izaten baitira).

Maiatzaren 22an jakinarazi genuen lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu diotela Iñakiri (http://amnistiaaskatasuna.blogspot.fr/2017/05/lehenengo-fasea- aplikatu-diote-inaki.html), eta atzo bertan iragarri genuen bere konfiantzazko beste pertsona batekin, laugarrenez, zeukan komunikazioa debekatu egin diotela (http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2017/05/txikitori-laugarren-pe...). Alabaina, Txikitok bere hurkoei esandakoaren arabera, gose greba eta txapeoa (itxialdia) ez ditu hasi neurri hauengatik, baizik eta independentzia eta sozialismoaren alde. Oraindik helburu horiek lortu ez ditugularik, alternatiba posible bakarra borroka egiten jarraitzea dela adierazi nahi du protesta gogor honekin.

Era honetan, Txikitok erakusten du neurririk zital eta estuenak ezarrita ere, Estatu espainolaren makineria errepresiboak ez duela bere borondatea makurrarazteko ezta bere militantzia politikoa kolokan jartzeko behar adina indarrik. Iñakik esan duenaren arabera, “independentzia eta sozialismoaren alde borroka egiteagatik” eman zituen preso 18 urte eta erdi, eta hain zuzen ere horrexegatik daramatza orain beste 15. Argi dauka kartzelak ezin duela berarekin.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atzokoan esaten baldin bazuen Txikitorekin egiten ari direna Estatu espainolak zenbait preso politiko ze punturaino gelditu diren bakarrik egiaztatzeko egiten ari den froga bat izan zitekeela, gaurkoan Txikito babesteko inoiz baino arrazoi gehiago daudela azpimarratu nahi dugu.

Txikito espetxe sistemaren aurka burutzen ari den borroka duintasuna krudelkeriari planteatzen ari zaion borroka da, eta jaio zenean mugimendu honek esan zuena gogora ekarriz, inor ez da botata geldituko errepresioaren aurrean duintasun jarrerak mantentzeagatik. Gaur inoiz baino gehiago, denok gara Txikito!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Etiquetak: