Gure Esku Dago Irun erabakitzearen eskubidea aldarrikatzeko beste ekitaldi erakargarri eta ikusgarri bat egitera doa. Irungo kokapena aparta da herrialde ezberdinen artean zubi lana egiteko, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa lotzeko, alegia. Helburu horrekin eta Irungo hainbat motozalerekin elkar lanaz sortu da: Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera.
Maitzaren 21ean egingo da Bidasoako bi aldeak lotzeko MOTO FESTA hau.
Horrela bada, Irungo, inguruko herrietako eta Euskal Herri osoko motozaleei moto irteera honetan parte hartzera animatzen zaie eta konbidapena luzatzen zaie. Ibilbidea: Irun, Bera, Hendaia, Urruña, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Hondarribia,Irun.
Egun osoko txosna eta jai-egitaraua antolatu da Irungo Urdanibia plazan.
Festaren EGITARAUA honakoa izango da:
- 08:00-09:30: Motozaleen kreditazioa eta gosaria
- 10:00: IRTEERA.
- 10:00 LEHIAKETA GASTRONOMIKOA (haragia patatekin).
Irungo elkarte parte hartzaileak 12 izango dira: Bisadoa EKT, Elatzeta, Hazia, Irungo Atsegina, Irungo Euskal Kirolak, Irungo Mendizaleak, Jostailu, Kabigorri, Kurpil Kirolak, Larreaundi Taldea, Miguel Taberna Taldea eta Motor Elkartea. Urdanibia plazan ezarritako txosnan salgai jarriko da prestatutako guztia
- 13:00 Txapelketa gastronomikoaren emaitza.
- 12:00-14:00 BURRUNBA ELEKTROTXARANGA.
- 14:00-14:30 Moto martxaren iritsiera
- 14:30-16:30: Bazkaria
- 16:30-18:00: BURRUNBA ELEKTROTXARANGA.
- 18:00: Agurra
Jada eman daitezke izenak honako helbidean: motorrakberotzen2018@gmail.com
Informazio osoa eskuratzeko Motorrak Berotzen 2018 eta Gure Esku Dago Irun Facebook helbideetan.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1261 irakurketak
- Castellano