Datorren ostegunean, martxoak 16; Hondarribiko EH Bilduk Goiener-Energia
berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibarekin antolatu duen hitzaldiaren berri eman nahi dizugu. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Kultur etxeko 103 gelan.
Hitzaldiak bi zati izango ditu:
- Batetik, Goiener-eko kideek kooperatibaren helburuak eta egitekoak zein diren azalduko dizkigute. Izan ere, Goiener-ek energia berriztagarrien erabilera eta burujabetza energetikoaren alde lan egiten du, gaur egungo eredua aldatu nahi dugunontzat kontuan edukitzekoa, beraz.
- Bestetik, hitzaldiaren bigarren zatian faktura elektrikoaren irakurketa nola egin azalduko dute eta bertaratutakoek ekarritako fakturarekin irakurketa egiteko aukera egongo dela aipatu ziguten.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko