Udaberriko Eskola Politikoa: Burujabetza Iraultza
Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- Udaberriko Eskola Politikoa ari da bere hondarrera iristen; azken saioa datorren ostegunean izango da, ohi bezala 18:30ean Arbesko Toki Alai eskolan. Itxiera saio honetan Unai Apaolaza Amenabar izango dugu gurekin, filosofo eta Ehun kolektiboko militante ohia, euskal estatugintzaren ibilbidea aztertu eta bide berri baten proposamena egiteko.