Datorren ekintzak

Alde zaharra prentsaurrekoa

argazkiaBildu udal taldeak, udal gobernuak urdanibia plazarako aurkeztu duen proiektuaren inguruko iritziak, kezkak, zalantzak eta iradokizunak jasotzeko intentzioarekin bilera ezberdinak burutu ditu auzoko eragile, norbanako, auzotar, komertziante, tabernari eta azokako saltzaileekin. Burututako prozesu parte hartzaile hau positiboki baloratzen du eta bertatik ateratako ekarpen batzuk jada egin ditu.

Hondarribiko Josean eta Garbiñe epaitu zituzten Audientzia Nazionalean

Irungo Sortu-. Atzo Hondarribiko Josean eta Garbiñe epaitu zituzten Audientzia Nazionalean. Azpian dituzue Josean eta Garbiñeren lekukotasuna jasotzen duen bideoaren lotura eta Gara egunkariak gaur argitaratu duen albistea irakurtzeko esteka.

Bestalde, forentseen testigantza bideokonferentziaz jasotzeko arazoak medio atzoko epaiketa heldu den apirilaren 25era atzeratu zutela ogorarazi nahi dizuegu. Adi beraz!