Osteguna 18
- 19:00: Ateak irekita: Urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan eginiko lanak ikusgai egongo dira elkartearen egoitzan.
- 19:00: Anakako elizan, “Belaskoeneako Umeen Abesbatza”ren Kontzertua.
Ostirala 19
- 17:00: Umeen Margo Lehiaketa: Elkartearen egoitzan. Merienda emango zaie. Maila ezberdinak.
- 17:00: Martindozenea Gaztelekuaren eskutik, Gynkana 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Embajador Aristegi emparantzan.
- 19:00: Jaien hasiera: Frontoitik aterata, auzoko kaleetan zehar erraldoiak eta buruhaundiak ibiliko dira Bidasoako Txarangaren eskutik.
- 21:30: Rock kontzertua: Embajador Aristegi enparantzan, Platero y Tú eta Extremo Duro omenezko taldeak. Hasierako taldea: TAD.
Larunbata 20
- 10:00: 3x3 Basket txapelketa: Erroibide Klubak antolatua. (Embajador Aristegi plazan)
- 10:30: Kanikrossa: Euskanikross Klubak antolatuta (hasi baino lehen, Kanikrossaren azalpena emango da). (Embajador Aristegi plazan)
- 12:00: 3x3 txapelketa eta KaniKrosaren sari banaketa (Embajador Aristegi plazan)
- 12:00: Brotxe tailerrak: Hirugarren adinekoentzat. Caser-ek antolatuta. (Embajador Aristegi plazan)
- 12:30: Euskal dantzak: Eraiki dantza taldearen eskutik. (Embajador Aristegi plazan)
- 14:00: Herri bazkaria Hirubide institutoan
- 16:30: Truk txapelketa. Jaizkibel tabernak antolatuta.
- 18:00: Batukada: auzoan zehar Zozongo taldearekin, Hirubide institutotik hasita. (Embajador Aristegi plazan)
- 20:00: Berbena eta Disko festa IBAI BERRIAK orkestrarekin. (Embajador Aristegi plazan)
Igandea 21
- 09:00: Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan zehar.
- 10:00: Patata tortilla lehiaketa: Bar Washingtonen ondoan. Izen-ematea: Maiatzaren 15-tik 18-ra Auzo Elkartean (19:00 - 20:00). Partehartzaileek erabili beharreko tresna guztiak eraman beharko dituzte (zartagia, sua, etab.) Antolatzaileek osagaiak jarriko dituzte. *Eguraldi txarrarekin, Embajador Aristegi Enparantzan ospatuko da.
- 11:30: Auntxa Trikitixa Eskola eta Kontserbatorioko trikitixa taldea auzoko kaleetan zehar ibiliko dira.
- 12:30: Toka txapelketa: Bar Restaurante Mariñok antolatuta, tabernaren aurrean.
- 12:30: Erakustaldia: Motozerrarekin egindako egurrezko lanak. Luis Eraso-ren eskutik, Mariñoren kalean.
- 12:30: Kontzertua: Irun Hiria Musika Banda. Embajador Aristegi enparantzan.
- 16:30: Futbolin txapelketa: Jaizkibel Tabernak antolatuta.
- Umeentzako arratsaldea Embajador Aristegi enparantzan:
· 16:30: Umeentzako jokuak Pituren eskutik.
· 18:00: Txokolatada Caser egoitzak antolatuta.
· 18:30: Dantza erakustaldia Irungo akademia ezberdinen eskutik.
Astelehena 22
- Umeen eguna barraketan (Embajador Aristegi enparantzan).
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano