Olentzero datorren igandean helduko da Olaberriara

Non: 
Perujaran kalea, 1
Data: 
Igandea, Abendua 24, 2017 - 18:30
Antolatzen du : 
Olaberriako Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak Olentzeroren etorrera antolatu du beste urte batez Olaberria auzora. Datorren igandean, abenduaren 24ean, gure ikazkin kutuna Arrillarango zelaietatik jaitsiko da bere astoarekin, opariz betetako bere gurdiarekin eta lastargiekin ibilbidea argiztatuko dion auzokide talde batekin.

Perujarango etxeetako arkupeetan umeak egongo dira bere zain, beraien gutunak eman eta argazkiak ateratzeko.

Etiquetak: