Behobiako jaiak 2017

Non: 
Behobia
Data: 
Ostirala, Uztaila 28, 2017 - 17:00 -tik Asteartea, Abuztua 1, 2017 - 21:55 -ra

28, ostirala
 - 17:00: Margo lehiaketa haur eta gazteentzat, Plaza txikian edo Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat
 - 18:30: XXIX. Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa, "Baloi bakar bat ere ez barrura" Plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik
 - 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko
 - 19:00: Haur danborrada, banderadunarekin. Erraldoi eta buruhaundiak, dultzainajole eta akordeoi joleekin batera
 - 20:00: Irungo Udal Bandaren kontzertua, Plaza Txikian
 - 22:00: Faisaien Irlako Jaialdia. Monologo saio berezia Enrique San Franciscoren eskutik, Mario Simancasek aurkeztuta. Plaza Txikian
 - 24:00: Orquesta Tsunami musika taldearen emanaldia

29, larunbata
 - 09:30-11:30: Arrantza lehiaketa, haur eta gazteentzat, Faisai irlako barandatik hasi eta Nazioarteko Zubiraino, 16 urte artekoentzat. Nahiz eta gurasoen laguntza izan, haurrak izan daitezela parte hartzen dutenak
  - 15:30: Munduko Mus Txapelketa. Izena emateko epearen amaiera 16:00tan.
 - 16:00: HAURRENTZAKO JOKOAK, ondorengo programarekin:
 - 16:15: Haurrentzako toka jaurtiketa, apuntatzeko epea 16:45ak arte. Gaztelu puzgarriak txikienentzat. Joku desberdinak: igela, ahateen arrantza, zaku lasterketa....ZEZEN MEKANIKOA, SURF TAULA ETA BUBBLE GAMES
 - 16:30-18:30: Photo Calla Walt Disneyko pertsonaiekin
 - 17:00: Plaztikozko Motorren VII. Lasterketa, Plazatxoko taka-taka zirkuitoan, 4 urterarte. Parte hartzaile bakoitzak bere monoplaza ekarri beharko du. Gure mekanikoek errebisioa pasako dute trukaturik ez daudela zihurtatzeko
 - 18:00: Aparraren jai erraldoia. Ez ahaztu bainujantzia, beso flotagailuak, igerilekuko betaurrekoak eta txankletak
 - 19:30: Ez Ohiko Kontzertua Parrokian, Atzokoak eta Bidasoaldekoak abesbatzen eskutik
 - 20:00: 54. ZERBITZARI-LASTERKETA tradizionala, hurrengo ibilbidearekin: Alde Zaharreko Belodromo Olinpikoaren tarte bat, Bidasoaren ur-ertzetako bidegorriaren pista eta denboraren tunela. Trinkete jatetxe-Ostatuaren XII. Sari Nagusia. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da: uztailak 27tik uztailaren 29raino eguerdiko 12ak baino lehen Trinkete Ostatuan
 - 23:00: Musika saioa eta dantzaldia garai guztietako musikarekin Pausuko Diskotekan egingo den diskofestan
 - 23:00: Mozorro jaialdia. Aurtengo gaia haurrentzako ipuin eta filmak izango da eeta 3 sari izango dira hiru mozorro onenentzat bai bakarka edo taldean aurkeztu. Arratsaldean txosnan izena eman gaueko 12ak baino lehen

30, igandea
 - 12:00: Auzokoentzako Toka jaurtiketa nagusia. 12:30tan itxiko de izenematea
 - 12:00: Muxikoak eta erromeria "Jeiki Hadi" musikari taldearekin eta animazioa "Lagun Artean" taldearen eskutik
 - 14:00: Plaza Txikian Zikiro Jatea. Prestakuntza Zugarramurdi sukaldari maisuen eskutik, Alde Ilunak antolatuta
 - 17:30: "16ko Emakume Mardulak" XXVI. Saria. Toka jaurtiketa aparta, federatu gabeko auzoko emakumeentzat. 18:00tan itxiko da izenematea
 - 18:00: Jaiak alaituz ibiliko da Burrunda Elektrotxaranga
 - 18:30: "Adardun alaiak" 32. Barraskilo Txapelketa Nagusia, gaizki neurtutako 100 cm-ko zirkuitu sendo eta loratuan, eta ur-ontziaren mailatik metro 1 gainetik. Parte hartzaile bakoitzak ale bakar bat ekar dezake. Izen ematea 18:00tatik 18:30ra izango da. Oso garrantzitsua: ezarritako ordutegian izena ematen ez duenak ezingo du parte hartu. Lasterketari hasiera ematerakoan ez dira izen-emate gehiago onartuko
 - 22:30h: Kontzertua: "La Bona Dea". Jarraian, diskofesta

31, astelehena
 - 10:30: Patata-tortila lehiaketa. Auzoko eraikin berrian. Lan tresnak parte hartzaileek jarriko dituzte, osagaiak antolakuntzak
 - 11:00: Meza Nagusia, Jesusen Bihotza Parrokian, auzkoko zenduen alde; Amaieran, "San Inazioren Martxa" interpretatuko da.
 - 11:00-13:00: Familia behartsuentzat janari bilketa. Auzo Elkarteko lokalean (esnea edo gosaltzeko produktuak eskertuko dira)
 - 12:00: Auzoarteko Toka jaurtiketa nagusia. Trofeoa emango zaio auzoko onenari. 12:30tan itxiko de izenematea
 - 12:05: Plaza txikian:
Herri kirolak: 7 modalitate desberdin eta 3 harri mota desberdinen altxaldia. Lasto altxaldia polearekin, trontza saioa, zaku lasterketa, ingudea, orga jokoa 300kg-ko gurdiarekin, fardo jaurtiketa altuera proba, aizkora saioa 5 metroko altueran, agura
 - 14:00: Ohiko Picon Piconiere
 - 18:00: "Behobiako Errepublika Independentearen" zeharreko 62. umorezko Tourra, Mendipeko pilotalekutik abiatuta
 - 18:15h-19:00: "Kathsere y cía" - ren eskutik danza del vientre eta fusio emanaldia
 - 19:00: Ibilbidearen zailtasunen gainetik, zulaketen gainetik eta "bizikleta eroren bat" agertu arren, Tourra Plaza txikiko Boulevardeko helmugara iritsiko da
 - 20:00-21:00: Behobiako zezen plaza goranean zezentxoak askatuko dira
 - 22:00: Jaien amaiera

Etiquetak: