Batzarra: Euskal Herriko pentsio sistema burujabearen alde

Non: 
Hazia
Data: 
Asteartea, Abendua 4, 2018 - 18:00 -tik Asteazkena, Abendua 5, 2018 - 17:55 -ra

Azken urteetan kapitalismoaren krisiaren kronifikazioaren testuinguruan, estatu espainiarrean ere, krisi horrek forma ezberdinak hartu ditu. Horietako bat da pentsiodunen inguruan dagoen gatazka. Honen aurrean, eredu neoliberalaren aldeko hautua egin duen estatuak, sektore zabalen bizitza duina pentsio bidez mantentzeko borondate eza erakutsiz. Gatazka honek, erantzun handia sorrarazi du, bai estatuan, Euskal Herrian baita Irunen ere.

Gure aburuz, klase gatazkaren kapitulu berri hau, Euskal Herriaren subirautza beharraren beste adierazle bat da. Pentsio sistema ere subirau izateko beharraren adibide berri bat. Irunen sortu den sarean ostera, pentsio sistema propioaren aldeko aldarria (eta honen baitako hobekuntzena ere) nahiko lausoa da. Euskal Herriaren subirautza bidean gatazka hau palanka berri bat izateko indarrak bildu beharrean gaude gure herrian.

Guzti honetaz mintzatzeko, bihar abenduak 4 asteartea, arratsaldeko 18.00etan batzar ireki bat antolatu dugu Ernai, Lab eta Sorturen artean. Zehazki honako gaiak landuko ditugu:

    -Pentsiodunen borrokaren egungo egoeraren azterketa (Hego Euskal Herria eta Irun batez ere).

    -Euskal Herriaren subirautza ikuspegitik pentsio duinen aldeko borroka nola kokatu.

    -Horrekin guztiarekin Ezker Abertzale bezala Irunen zer egin aurreratzen joatea.

Zita garrantzitsua dugu beraz, aurtengo kurtsoan lehen fronteko borroka izango den honetan nola jokatu zehazteko. Horregatik, pentsiodun, langile, gazte, ikasle, langabetu… etortzera gonbidatzen zaituztegu. Euskal Herriko klase gatazkan, bat kolpatzen dutenean, denok kolpatzen gaituzte-eta!

Irungo Ezker Abertzalea

Etiquetak: