Datorren astelehenean, irailak 24, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.
Orain arte eginiko eskakizunei izan dugun erantzun ezak manifestazioa antolatzera bultzatu gaitu.Eskaera garrantzitsuenak hauek dira:
- Pentsioen blindajea.
- Gure erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea..
- Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea. 1080 €ren azpiko pentsiorik ez.
- Jasangarritasun faktoreari, ez. Pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena.
- Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
GOBERNUAN EDOZEIN DELARIK. PENTSIOAK MANTENDU BEHAR DIRA
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano