Datorren ekintzak

Mugaz gaindiko garraio iraunkorra bultzatzeko proiektua onartu du Partzuergoak

Uztailaren 7ko azken Batzorde Orokorrean aurkeztutako proposamen guztiak onartu ditu, aho batez, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak.
 
Horien artean, azpimarratzekoa da Smartmob proiektua burutzeko finantziazio konpromisoa hartu duela, INTERREG V-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2014-2020) lurralde kooperazio programaren baitan.

Euskadiko Kaleratzeak Stop Plataforma premiatzen du neurriak presaz hartzen dituen Eusko Jaurlaritzara

fotoEuskadiko Kaleratzeak Stop Plataformak Eusko Jaurlaritzari Dei egiten dio beharrezkoak diren araudi berriak gehiago ez atzeratzeko. etxebizitza legearen garapena, alokairurako etxebizitza publikoen parkea handitzea, alokairuen prezioen igoera kontrolatzeko neurriak hartzea eta ordezko etxebizitzarik gabeko etxegabetzeak amaitzea lortzeko araudia eman behar da atzerapen gehiago gabe.

Donostiako estropaden bigarren igandean amnistiaren aldeko manifestazioa antolatzen dute

Aurreko urteko estropadetan, hainbat urteren ondoren, berriro ere amnistiaren aldarria atera genuen Donostiako kaleetara. Hala, euskal langileriaren aldarri historiko honen gaurkotasuna adierazi genuen, amnistia, bere zentzu politikoan, ezinbestekoa baita gaur euskal langileriaren askatasunaren bidean.

Ekitaldiz beteta dator urria Lakaxitan

Udan pilak ondo kargatuz gero, urria ekitaldiz betetako hilabetea burutu du Lakaxita gaztetxeak.
Urriaren 12an hasiera emango diote kurtso berriari eta 17:00etatik aurrera txotxongiloak ("Gatz. Titiritorto basatiak"), barbakoa eta "Indixabak" eta "Left Hook" taldeen kontzertua antolatu dituzte.

Urriaren 28an 21:00etan "Iron Fist" Baionako talea ere igoko da Lakaxitako taulara.