Datorren ekintzak

Antzuolako udalaren eta Alardearen Elkarteko ordezkariak izango dira ekainaren 30ean Irungo alarde parekidean

Alarde Público Irun

Antzuolako udalaren eta Alardearen Elkarteko ordezkariak izango dira ekainaren 30ean Irungo alarde parekidean. Hala, babesa eta onespena adierazi nahi dizkiete alarde inklusibo baten alde lan egiten duten herritarrei, irundar orok inongo mugarik gabe bertan parte har dezan.

Izan zirenak eta izango direnak gogoan omenaldia. Argiki eta altuan gogorazi dira Bidasoako emakume errepresaliatuak

Izan zirenak eta izango direnak gogoan omenaldia“Izan zirenak eta izango direnak gogoan” omenaldiaren bitartez, Frankismoan emakumeak jasandako errepresioa gogorarazi du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Omenaldian Rosi Perez Blanco eta Juncal Violetek errekonozimendu berezia jaso dute Frankismoan jasan zuten errepresioagatik.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hamarnak lagun bildu ditu Pikoketako fusilatuen monolitoan. “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” proiektuaren bitartez, Bidasoan errepresioa jasan izan duten 50tik gora emakumak errebindikatu ditu elkarteak banan banan emakumeen izen abizenak eta jasandako errepresioa aipatuz.

Irungo Gure Esku Kataluniako liderren aurkako epaiaren aurrean

Gure Esku Dago - DonostiaGuztiok dakigun moduan datozen egunetan kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren epaia kaleratuko du espainiako epaitegi gorenak. Epaia zigortzailea bada Gure Esku mugimenduak erantzun eta elkartasun dinamika bat jarriko du martxan Euskal Herri osoan. Izan ere, hain gertaera larria izanik, guztiok pausu berri bat eman eta zeozer egin beharko genuela uste dugu.

Montairen mehatxu berria. Eta orain Abotsanitz mehatxatu du

Montai. Foto: AbotsanitzAurreko astean salatu genuen Montai taldeko buru Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela. “Que esta mercantil se reserva el derecho de actuar ante dicho Ayuntamiento debido al quebranto económico que le producen dichas actuaciones”, bere hitzak. Orain Abotsanitzen kontra zuzendu ditu bere mehatxuak. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du guri, sareetara, eta komunikabideetara bidalitako oharrean.