Abuztuak 25 Manifestazioa: “Ez da Gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik”

Non: 
Iruñeko autobus geltoki zaharra
Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 17:55 -ra

Datorren larunbata 25ean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñean. Hasiera batean Maravillas Gaztetxetik desalojoaren kontra planteatzen genuen manifestazioa, proiektu autogestionatuen eta aldaketa sozial sakon baten aldekoa izatera pasako da.

“Ez da gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik” lelopean, errealitatea ulertzeko mila modu daudela azaleratu nahi dugu. Argi esango dugu orain herriaren garaia dela, aldaketa soziala materializatzearen garaia, herri boterea antolatuz eta borrokari eutsiz. Horregatik honetan diharduten kolektibo sozial zein kulturalei manifestaziora gehitzeko deia luzatzen diegu norberaren aldarrikapenekin.

Dena aldatzera goaz, herri boterea eraikitzera goaz.

Etiquetak: