Pentsiodunen deialdia urtarrilak 29, astelehenerako pentsioen erosteko ahalmenaren alde

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Urtarrila 29, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 30, 2018 - 11:55 -ra

Sare sozialetik egindako deialdiek, Irungo San Juan Plazan urtarrilak 15 eta 22ko elkarretaratzeak egiteko aukera eman zuten. Bailarako pentsiodun talde bat, gaur urtarrilak 24ean elkartu eta zera diogu: Irungo San Juan Plazan, Udalaren aurrean, urtarrilak 29an, goizeko 12etan egingo den deialdi berria babesten dugula. Gure pentsioen erosteko ahalmenaren alde. Pentsiodun guztiei gonbidatu nahi diegu elkarretaratze horretara hurbiltzen. Eta bailarako pentsiodun eta jubilatuen naiz bestelako elkarteen babesa eskatzen dugu deialdi honetarako.

Gizarte-Segurantzatik jasotzen diren eskutitzak gordetzea proposatzen dugu. Bertan 0,25eko huskeria igo dutela aipatzen da. Urtarrilak 29 baino lehen jaso ezkero,  elkarretaratzera eraman itzazue eta horrela modu koordinatuan itzuliko ditugu.

Txingudiko pentsiodunen mugimendua

Etiquetak: