Datorren ekintzak

Irungo Sortuk elkarretaratze-ekitaldia antolatu du iganderako, torturaren egia argitara atera dadin aldarrikatzeko

Data: 
Igandea, Otsaila 13, 2022 - 12:00
Non: 
San Juan plaza
Antolatzen du : 
Soru Irun

cartel concentracion Sortu

Sortu Irun.- Iratxe Sorzabal irundarraren aurkako epaiketa ate joka dugu. Tortura latzetan oinarritutako epaiketa. Azken aste hauetan bere tortura kasua, irudiak, testigantza etab. mahaigaineratzen ari da handik eta hemendik.

Bidasoa Osasun Plataformak Lesakan larunbat honetan egingo den kontzentrazio bat egiteko deia egin du

Data: 
Larunbata, Otsaila 12, 2022 - 18:00
Non: 
Plaza Zaharra, Lesaka

Cartel Concentracion Lesaka

Osasun Bidasoa Plataforma'k dei egiten die herritarrei otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00tan Lesakako Plaza Zaharrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera.

Ostiral honetan beste kontzentrazio bat SOS Kirofanoetan Bidasoako Ospitalean

Data: 
Ostirala, Otsaila 11, 2022 - 14:00
Non: 
Bidasoako Ospitalea
Antolatzen du : 
Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak

concentra hospital 28-01-22

Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak.- Ostiralero bezala, hilaren 11an, 14etan, Bidasoako Ospitaleko profesionalok ospitaleko sarreran kontzentratuko gara, bloke kirurgikoa birmoldatzeko Osakidetza/Bidasoako Ospitalearen planaren aurka protesta egiteko.

Liburuaren aurkezpena: "¿Por qué no te callas? El descenso a los infiernos de los borbones"

Data: 
Osteguna, Otsaila 10, 2022 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero Gunea
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

cartel por que no te callas

Ia 200 orrialdetan, egile gazteak, herritarrengandik oso hurbil dauden elementuetatik abiatuta, errege-etxeak eta monarkiak azken hamarkadetan izan duten ibilbidea azaltzen du. Espainiako Estatuko monarkiaren gaiari heldu nahi dion inor axolagabe utziko ez duen liburua.

Kontzentrazioak SOS Kirofanoak Irunen, bihar eta larunbatean, otsailaren 5ean, Hondarribian

Data: 
Larunbata, Otsaila 5, 2022 - 12:00
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

sos kirofanoak konzentra Hondarribia

Osasun Bidasoa Plataformak aste honetarako deitu dituen elkarretaratzeetara joateko deia giten die herritarrei, otsailaren 2an, asteazkena, 18: 00etan Irungo San Juan plazan, eta otsailaren 5ean, larunbata, 12: 00etan Hondarribiko San Pedro kalean.