Datorren ekintzak

Ostiralean Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioa Irunen

Data: 
Ostirala, Otsaila 19, 2021 - 20:00
Non: 
Irungo San Juan plaza

GKSk deituta, ostiralean, 20:00etan, Irungo San Juan plazan, Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko, "Pablo Hasel askatu - demokrazia burgesaren aurrean proletargoaren askatasunak defendatu" lemapean mobizizazioa burutuko da.

Hitzaldia: Zaldibar Argitu! AHotzar Zelaietarekin, “Zaldibar zona cerco” liburuaren egilea

Data: 
Asteartea, Otsaila 16, 2021 - 18:30
Non: 
Palmera Montero, Irun
Antolatzen du : 
Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta

Zaldibar kartela

Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta.- Urte bete igaro da jada Zaldibarren dagoen zabortegian hondamendia jazo zenetik. Urtemuga beltza inondik inora. Gure zabor kudeaketa eredua goitik behera jauzi zen egun goibel hartan, bidean bi langileren bizitza eramanez: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Lehenak oraindik ere zabor artean jarraitzen du, ez dute topatu eta honen familiaren martirioak ez du amaiera ezagutu.

Larunbatean GKSk deituta 'Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu' mobilizazioa Irunen

Data: 
Larunbata, Otsaila 13, 2021 - 18:00
Non: 
Irungo San Juan plaza

GKS mobilizazio kanpaina bat egiten ari da Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. "Osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatzen dituzte, proposamen argi batekin: "Burgesiaren ofentsiba gelditu!".

Datorren larunbatean, otsailaren 13an, Irunera iritsiko da kanpaina. 18:00etan, San Juan plazan, enkartelada egingo dute.