Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Datorren astelehenean, abenduaren 28an, hileko azken astelehean egiten den bezala, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio baterako de1aldia egin du. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da San Juan plazatik eta Colon ibilbidetik, Luis Marianoko atzealdetik, Aldapeta kaletik, eta berriro Colon ibilbidetik pasa ondoren, San Juan plazara bueltatuko da.
Mosku Bizirik.- Azken hamarkadetan, irungo txoko gorri izan delako, errepresioaren jo-mugan izan da Mosku eten-gabean. Honen izpiritu errebeldea makurrarazteko kolpeak etengabe, berriz ere “Urdanibia” izan dadin. Giza-legearen bizitza mirabe eta anodinoa gurtzen duen hiri gris honetan, aske izan nahi izatea arriskutsua izan daiteke. Gorri izatea, feminista izatea eta batez ere, kalea auzo-bizitzarako erabili eta aldarrikatzea garesti atera daiteke. Konkretuki: 751 eta 1500 € artean.