Datorren ekintzak

Ostegunean, hilak 6, Kabigorriko otsaileko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 6, 2020 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.

Bertan ariko dira kantuan Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" zarauztarra. Saioaren gidaritza Iñigo Ugarte irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Garbiñe Beraetxe hendaiarraren bitartez.

Astelehenean, otsailak 3ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Otsaila 3, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Otsaila 4, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Cancentración Movimiento Pensionistas Bidasoa 27/01/2020Jakinarazi nahi dizuegu datorren otsailaren 3an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATUKO DITUGU

TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA Hondarribia - Irun

Lakaxita - Ots. 2, igandea · Bakarlari Bakartion Bira · Mikel Uraken + Birkit + Abereh + Eneritz Furyak

Data: 
Igandea, Otsaila 2, 2020 - 18:00 -tik Astelehena, Otsaila 3, 2020 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Bakarlari Bakartion Bira LakaxitanIgande honetan, Otsailak 2, 18:00etan, Bakarlari Bakartion Bira Irungo Lakaxita gaztetxera helduko da: Euskal Herriko hainbat txokotako lau bakarlariren musika entzun ahal izango dugu giro goxoan. Sarrera 5 eurotan.

Urtarrilak 27 manifestazioa Irunen

Data: 
Astelehena, Urtarrila 27, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 28, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Foto Archivo: Momento de manifestación del Movimiento Pensionistas TxingudiDatorren astelehenean, Urtarrilaren 27, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

GOBERNUAN EDOZEIN DELARIK. PENTSIOAK MANTENDU BEHAR DIRA