Datorren ekintzak

Larunbatean Korrika Festa Hondarribian

Data: 
Larunbata, Apirila 6, 2019 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Hondarribia

- 11:00etan: Izugarria! erraldoi eta buruhandien kalejira, Arma Plazatik Portura.

- 12:30ean: Poteoa Abiyuan txarangarekin, Portutik Kasino Zaharrera.

- 14:00etan: Herri bazkaria eta bertsolariak Kasino Zaharrean (txartelak 15€ Txantxangorrin eta Le Petit Tremen salgai).

- 18:00etan: Andoni Ollokiegi.

- 20:30ean: Suaia eta Ama Rebel.

- Bukatzeko: DJ Unai eta DJ Arra.

Hilaren 4an, apirileko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Apirila 4, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badoa ikasturtea aurrera, eta badator apirileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Apirilaren 4an izango da, 19:30ean hasita.

Nahikari Gabilondo zarauztarra, Aitor Errazkin irundarra, Iñigo Izagirre itziartarra eta Oier Aizpurua zarauztarra ariko dira bertsotan.  Egoitz Zelaia hendaiarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta Ekaitza Irastorzaren eskutik helduko zaizkigu hileko bertso jarriak.