IRPH Stop Gipuzkoa.- Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkurak EH Bildu eta Podemos – Ahal Dugu batzarkide taldeek adosturiko ebazpen proposamen bat eztabaidatu dute gaur. Testu horrek indize hau bertan behera uztea eta bere bitartez kobraturiko interesak eta desjabeturiko etxebizitzak itzultzea exijitzen zuen.
Gaur eguerdian, aurreko urteak bezala, Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.
Txalaparta soinuekin ekin diote ekitaldiari. Jarraian antolatzaileek hartu dute hitza eta Irungo Udalarentzat lehen eta bigarren mailako biktimak daudela salatu dute, Udalak omenaldietan instituzio bezala inoiz ez du parte hartu eta.
Azaroaren 4ean, Brasilen goizeko 09:25 zirela, bertako indar polizialak Florestan Fernandez MSTko eskola nazionalera bortizki sartzen saiatu ziren, besteak beste, tiroak airera botaz. Agindurik gabe sartu nahi zutela ikusirik, MSTko hainbat kidek polizia geldiaraztea lortu zuten. Eskolara ez sartzeko borroka horretan, ordea, poliziak MSTko bi lagun atxilotu zituen.
Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egin dute gaur Donostiako udaletxearen aurrean, 200 lagun bilduta, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazteko ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak