Datorren ekintzak

Asun Casasola Ipuin Laburren lehiaketaren bigarren edizioa abian da!

cartelAurreko ikasturtean irabazle atera zen ipuinaren amaiera izango da aurtengoen hasiera: “Lortu du” (Gazteleraz “lo que le hizo tomar la decisión de no volver” izango da).

Hemendik tiraka milaka istorio sortu ditzakegu, indarkeriari aurre egiten dioten bizitzak irudikatuko dituztenak.

HIKA TAILERRA, Irunabarren eta Bidasoako AEKk antolatuta

Irunabarrek eta AEK Irungo euskaltegiak "Hika tailerra, toka eta noka ohitzeko ikastaroa" antolatu dugu.

Izena emateko epea otsailaren 1ean zabaldu genuen, eta otsailaren 24 bitarte luzatuko. Ikastaroak martxoaren 5etik maiatzaren 28ra iraungo du, eta oporraldiak-oporraldi, 11 saio izango dira guztira, larunbat goizetan, goizeko 9:00etatik 12:00ak bitarte, Irungo Junkal karrikako 22an.

Korrika Prekarioa, lasterketa hutsa baino zerbait gehiago

argazkiaHondarribiko EH Bildu.- Ekimena oso interesgarritzat hartzen dugu eta Hondarribiko EH Bildutik ere gure babesa adierazi diogu jada.

Correscales edo Korrika Prekarioa Bilbo eta Bartzelona batuko dituen 800 km-ko errelebo- lasterketa bat da. Otsailaren 18an aterako da Bilbotik, 19 goizean Gipuzkoa zeharkatu eta arratsalde-iluntzean Iruñera helduko da. Ekimenaren helburua, ordea, ez da helmugara ahalik eta azkarren iristea: egungo sistemak dakarkigun prekarietatea ikusarazi eta elkartasunaren bidez aurre egiteko grina piztea.