Gernikan antolatu den Aberri Egunera joateko autobusak Irun eta Hondarribitik
Datorren 16an, Aberri Eguna ospatuko du Gernikan Independentistak Sareak. Hondarribitik, Irundik pasatuta, autobusa antolatu du Gernikara joateko, goizeko 10etan aterako da Miramartik.
Izena honela eman dezakezu:
- Olagarro Elkartean jarrita dagoen zerrendan apuntatuz.
- Muara Elkartean jarrita dagoen zerrendan apuntatuz
- Irungo Hazia Elkartean jarrita dagoen zerrendan apuntatuz

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, alegazioen entrega kolektiboa egin da gaur goizean Eusko Jaurlaritzan, Donostian Metroaren Pasantea eraiki asmoz Antigua aldean abian jarri duen desjabetza prozedura eten dezala eskatzeko.
Kalera kalera.- Indar errepresibo espainiarrek 7 hildako utzi zuten Euskal Herrian duela 40 urte preso politikoentzat Amnistia eskatzeagatik. Manifestazio nazional batekin Errenteria-Oreretan ekarriko dugu guzti hura gogora larunbat honetan 17:30etan.
Jardueren urteko memoria eta Behe Bidasoko 2016ko datu soziekonomikoak aurkeztu ditu Bidasoa bizirik-ek. Garapen Ekonomikoko Plan Estrategikoa nabarmendu daiteke aurten, Bidasoko Garapen Agentziaren jardueraren egokitzapenerako hausnarketaren hasierarekin batera. Gainera, Ducoureau Eraikinaren egokitzapen proiektua landu da, Bidasoa bizirik-en azpiegitura guztiak bertara lekualdatzeko.