Datorren ekintzak

Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana

Aurten ere Sahararen aldeko elikagaien bilketa abian jarriko da. Irunen eta Hondarribian urtarrilaren 26a eta 27a izango da bilketa.

2018ko otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duten elikagai falta asmoz.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko OHIZKANPOKO BATZAR DEIALDIA otsailak 8 ostegunean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren otsailak 8 ostegunean egingo den ohizkanpoko batzarrera biltzeko deitzen dizuegu Donostiako bizilagun eta talde sozial guztiei. Izan ere, Euskal Gobernuak ekintza burutuen politika ezarri asmoz Metroaren obrak hasi ditu, eta egoeraren larritasunaren aurrean herritarren erantzuna bultzatu behar dugu.