Datorren ekintzak

Larreaundi Olaberriako jaiak

· Apirilak 30, asteazkena
   - 19:30etan Ikurriñaren ezartzea eta txupinazoa. Jarraian Tirri-Tarra Triki Kantu Poteoa

· Maiatzak 1, osteguna
   - 8:30etan Diana. Los Perolas elkartea
   - 10:00etan Toka
   - 12:00etan Hildakoen aldeko meza
   - 12:30etan Kontzertua. Irungo Udal Banda.
   - 14:00etan Kuadrilen bazkaria

Ezker Gantxoa 2014-05-22

 

Kaxo entzuleok!! Gaurkoan hondarribiko olinpiaden inguruan hitzegingo dugu bertako bi antolatzailerekin, balorazio, bitxikeri, animoak, jatorria..... ondoren gure korrespontsal den "Y" Jaunak ipar Koreako berri bat ekarriko digu, ze izango ote da? Amaitzeko Askapenako kide den Julenek Arraundeguorl jaialdiaz hitzegingo dugu. Hamaika herri, borroka bat!!

Gipuzkoako 13 udalek SOS Arrazakeriak proposaturiko Adierazpen Instiuzionala onartu dute

fotoJoan den otsailaren 6an 15 lagun hil ziren Ceutara iritsi nahian. Horregatik eta Goardia Zibilak geldiarazi zituen moduagatik, Villabona, Oñate, Oiartzun, Donostia, Bergara, Arrasate, Antzuola, Errenteria, Tolosa, Usurbil, Andoain, Azpeitia eta Irungo udalek adierazpena onartu dute.

Uztailak 2ko mobilizazioa. ADEGI LAPURRAK! Enpleguaren defentsan HITZARMENAK ORAIN

kartelaEuskal Herriko herritarren  pobretze prozesua aurrera doa, langabezia tasak izugarriak dira, lana egiteak gaur egun ez du bermatzen pobrezia egoeratik ateratzea, eta egiten diren kontratazio berriak prekarietate baldintzetan egiten dira.
Egoera honen gordintasuna bereziki pairatzen duten kolektiboa da gazteria, zeintzuk bi alternatiba bakarrik dituzten: kanpora joan edo prekarietatean bizi. Emakumeon egoera ere ez da xamurragoa, merkatuari interesatzen ez zaizkion lan erreproduktiboetara kondenatua edota lanaldi partzialekin bizitzera behartuak. Egoera gogorrean aurkitzen dira ere denbora luzez langabezian egon eta lan mundura sartzeko geroz eta aukera mugatuagoak dituzten 45 urtetik gorako langileak, besteren artean.