Datorren ekintzak

Irunen ere Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatu zen

Atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan, "Konponbideari erasorik ez - utzi bakean Euskal Herria" lemapean, 150 lagun inguru bildu ziren kontzentrazio batean Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko. Bertaratutakoek "aurrera", "atxilotuak askatu" eta "errepresioa ez da bidea" irakur zitekeen kartelak eramaten zituzten.

Las comidas de Bizilagunak-La familia de al lado 2013 se amplían a Euskadi

logotipo

Aurten SOS Arrazakeriak bultzaturiko ekimenaren barne, Euskal Herriko hainbat tokitan egingo dira bazkari berezi eta desberdinak datorren azaroaren 17an. 

Bigarren urtez, ekimenaren helburua da  elkar ezagutzeko guneak zabaldu, parte hartzaileek parada izan dezaten ezagutu eta aurreiritzi eta estereotipoekin apurtzeko.  

Iaz Gipuzkoan bakarrik egin bazen, aurten Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan bertako eta kanpotik etorritako familiek igandeko bazkari berezi eta desberdina ospatuko dute. Bilbo, Gasteiz, Getxo, Ermua, Basauri, Arrasate, Donostia, Hernani, Tolosa, Zarautz, Eibar …izango dira horietako batzuk. Europa mailako ekimenean aurten Txekia, Portugal eta Hungariak hartuko dute parte. 

Euskararen Eguna

kartelaIrungo Bildu.- Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna, bertan dugu. Aurten ere, Irungo hainbat elkartek batera egun honen inguran eta gure hizkuntzaren inguruan egitarau zabala prestatu dute. Korreo honekin batera egitarauren kartela erantsita bidaltzen dizuegu. Egitarauean jarduera ezberdinak ikusiko dituzue. Azaroaren 30a larunbatak hartze du pisu handiena, herri bazkari bat eta guzti. Bertara gerturatu nahi izanez gero txartelak lehenebaihen eskuratzea eskatzen digute, ohiko lekuetan eskuragarri, Moskuko tabernetan.