Datorren ekintzak

Liburu aurkezpena Kabigorrin: La SAPA de los Aperribay, la guerra empieza aquí

Data: 
Osteguna, Azaroa 24, 2022 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

irudiak

Aperribay familia mediatikoki ezaguna da Lehen Mailako futbolarekin duen harremanagatik. Hala ere, esparru politiko, ekonomiko eta enpresarialetan aski ezagunak dira askoz lehenagotik beste arrazoi batzuengatik.

Hondarribia Sormen Hiria II. mahai ingurua

Data: 
Asteazkena, Azaroa 23, 2022 - 19:00
Non: 
Kultur etxeko 103. gela, Hondarribia
Antolatzen du : 
AKE - Aiza Kultur Elkartea

HONDARRIBIA SORMEN HIRIA II.mahai ingurua

AKE - Aiza Kultur Elkartea.- Asteazken honetan, Hondarribiko artista, sortzaile eta kultur eragile orori deialdia zabaltzen diegu "Hondarribia Sormen Hiria" lelopean. Ekainean egin genuen bezala, oraingoa II. mahai ingurua litzateke eta bertan, hondarribiar artista eta sortzaileen egungo egoeraz hausnartu eta beharrak aztertzea du helburu.

Larreaundiko kirolaren eguna

Data: 
Asteartea, Azaroa 22, 2022 - 16:00 -tik 19:00 -ra
Non: 
Eguzkitza LH-HH eskolako patioan
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea

Kirolaren eguna

Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea.- Auzoko kirol elkarteekin batera (Lekaenea mahai tenisa, Balazta txirrindaren aldeko elkartea, Fylab) eta Eguzkitzako guraso elkartearekin elkarlananean, auzoan eskaintzen diren kirolak praktikatzeko eguna antolatu dugu: mahai tenisa, txirrindularitza, xakea, entrenamendu funtzionala eta bestelako kirolak probatu ahalko dituzte haur, gazte eta helduek.