Estatalizazioa = prekarietatea. M30 langileok kalera!

Non: 
CAF Irun, Tesako biribilgunean
Data: 
Asteazkena, Maiatza 30, 2018 - 10:00

Langileok   gure   lan   baldintzak   Euskal   Herrian   arautzeko   eskubidea   aldarrikatzeko mobilizazio eguna deitu du LABek maiatzaren 30erako.

Estatalizazioa, hemengo langileon lan baldintzak okertzeko estrategia da, eremu pribatu zein   publikoan   eragiten   duena,   helburu   bakarrarekin:   elite   ekonomikoaren   poltsikoak betetzea langileen kontura. Horrek, lan baldintzak merketzea eta prekarietatean sakontzea esan nahi du.

Behin betiko konponbideak izen bat du: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua. Hori lortzea dugu erronka eta horretarako, antolakuntza eta borroka dira bidea.

Horregatik, maiatzaren 30ean, eskualdeko langileok mobilizatzera deitzen ditugu, lantokiz lantoki zein ondorengo mobilizazio guneetan:

- Irun
    CAF enpresan
    Tesako biribilgunean 10:00-12:00

- Orereta
    herriko plazan 13:00-13:30
    Masti-Loidi 25 biribilgunean 12:30-13:30

- Oiartzun
    herriko plazan 12:30-13:00
    Saltokiko biribilgunean 10:00-11:30
    Alcampo merkatalgunean 12:00-12:30

- Lezo
    herriko plazan 13:30-14:00

- Pasaia
    trintxerpeko alkateordetzan 13:00-13:30
    Portuan 13:45-14:15

Hemen lan egin, hemen erabaki!

Etiquetak: