Urt30 Greba orokorra Bidasoaldeako greba plataformaren osaketa deialdia

Non: 
Palmera Montero
Data: 
Asteartea, Abendua 17, 2019 - 17:00
Antolatzen du : 
Euskal Herriko eskubide sozialen karta

Convocatoria reunion huelga 30EEuskal Herriko eskubide sozialen kartak greba deialdia egin du Urtarrilak 30erako. Pentsio duinen aldarria zentrora ekarrita baina eredu sozioekonomiko honetan galtzaile garen herri sektore guztien aldarrikapenak era bateratuan kalera ateratzeko asmoarekin. Bizitzaren alde eta eredu kapitalista eta patriarkalaren kontra.

Gure eskualdean ere (hego bidasoa) deiladi honi erantzun eta gure herritean eredu sozioekonomikoa eraldatzeko bidean pausu berri bat emateko aukera bezala ikusten dugu greba deialdia.

Horregatik deia zabaltzen dugu, grebaren printzipioekin bat egiten duten eragile eta norbanakoak datorren ASTEARTEAN, 17.00ETAN PALMERA MONTERON egingo dugun lehen bilkura irekira agertzeko.

Etiquetak: