Astelehenean, hilak 16, manifestazioa egingo dute Txingudiko Pentsionisten Mugimenduaren mobilizazioen egutegian

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Iraila 16, 2019 - 12:10
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimendua

Mani Movimiento Pensionistas Txingudi 19-08-2019Txingudiko Pentsionisten Mugimendua.- Egungo egoeran blokeo politikoa kontuan izanik, eta gure oinarrizko eskaerak bere gain hartuko dituen gobernua osatzen ez denez, eta, horrek pentsionistentzat berekin dakartzan ondorio kaltegarriak direla eta, horien guztien aurrean zera adierazi behar dugu.

Irun-Hondarribiako Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak dei egiten dizue irailaren 16an, astelehena, izango den manifestazio batera. San Juan Plazatik abituko gara, eta Junkal kalean dauden Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN) bulegoetara joango gara.

Han, bulegoetan, Pedro Sanchez jarduneko presidenteari zuzendutako eskutitza entregatuko dugu. Eskutitzean presidenteari exijituko diogu ahalik eta azkarren gobernu berria osa dezala, gure oinarrizko eskaerez arduratu daitezen.

Era berean, eskutitz horren kopia bana entregatuko diegu alderdi politiko guztiei, gure arazo guztien erantzunkide izan daitezen, eta ahal duten guztia egin dezaten gobernu hori osatzea ahalbideratzeko, eskaera sozialak eta bereziki pentsionistenak kontuan hartuko dituen gobernua, hain zuzen ere.

Ondoren mobilizazioen egutegia azalduk dizuegu:

Irailaren 30ean (astelehena) Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren bezperan, baterako komunikatu bat irakurriko dugu. Bertan pentsionisten eta adineko pertsonen aldarrikapenak planteatuko ditugu.

Irailaren 23an ibilaldi bat abiatuko da Bilbotik Madrileraino, eta prestatzen ari den taldearekin harremanetan jarriko gara, nola parte hartu ahal dugun ikusteko. Ibilaldia Madrilera iritsiko da eta, han elkartuko da urriaren 16an izango den pentsionisten manifestazio handi batekin.

Halaber, Euskadiko pentsionisten plataformak egiten ari diren bileretako berrien zain gaude. Bilerak sindikatuekin nahiz gizarte mugimenduekin dira, eta, asmoa da baterako mobilizazio eguna prestatzea. Izan ere, pentsionisten kolektiboari ere eragiten dion prekarietatearen, handitzen ari den desberdintasunaren… aurka borrokatu beharra daukagu

Eta, nola ez, ekintza puntualak ere egingo ditugu gure herrian bertan. Horien guztien berri ere izango duzue.

Etiquetak: