Txoizuak Txoznan ez instituzioetan!

Non: 
Irun-Mosku
Data: 
Larunbata, Abendua 21, 2019 - 09:00 -tik Igandea, Abendua 22, 2019 - 08:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoaldeako Greba Plataforma

¡Los chorizos en las Txoznas no en las instituciones!Bidasoaldeako Greba Plataforma.-Adarra jotzeaz kokoteraino gaudela!

 

Ez dituzte pentsioak osagarritzen EAEn bideragarria ez omen delako, politika fiskal atzerakoiak ezartzen dituzte, orain arte alfombra gorria komertzio handiaria merkataritza txikia suntsituz, etxebizitzaren merkantilizazioa eta honen aurrean esku hartze epelak baino ez, berdintasuna ahoan baina gero kasu konkretuetan jarrera matxista eta defentsiboak, arrazismo instituzionala, patronalarekiko mirabekeria eta anaitasuna langileon eskubideon eta duinatsunaren kontra, zaintza lanen duintzearekiko asmorik ez baina bai gure lurrak gastu publiko itzela den AHT-z zulatzeko determinazioa...

Esaten digute bai, guztiok elkarrekin egin behar dugula aurrera, gure "Euskal Oasia" babestu behar dugula, baja gutxiago eta produktibitate gehiago... Eta hori ahoan den bitartean diru publikoa poltsikoratzeko trama itzelak antolatzen!!??

Honezkero adarjotze bat da hau, eta nazkatu gara

Hamaika arrazoi daudelako, sistema sozioekonomiko hau errotik aldatzeko, eta honen sustengatzaileak direnei "nahikoa da" esateko, URTARRILAK 30 GREBA OROKORRA!: Lan, Pentsio eta BIZITZA DUINAK merezi ditugulako.

Txoizuak Txoznan ez instituzioetan!
(Eskatu "miguelito" bat sagardoarekin zure txozna gertukoenean)

Etiquetak: