Astelehena, ekainak 24, Pentsionisten manifestazio berria Irunen

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Ekaina 24, 2019 - 12:00
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT)

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, IrunGaur 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.

Gure oinarrizko aldarrikapenei erantzun bidezkorik eman bitartean, Irungo pentsionistok presionatzen jarraituko dugu.

Gobernuan dagoena dagoela, argi dugu pentsioak babestu behar ditugula!

Etiquetak: