Programa: Kirikitarrak, akrobata japoniarrak (1907) Segundo de Chomón eta Sherlock Holmes modernoa (1924) Buster Keaton.
Gonbidapena behar da. Gonbidapenak Kabigorrin jaso daitezke ostegunetik.
Sherlock Holmes modernoa
Jatorrizko izenburua: Sherlock Jr. U.S.A., 1924, 45 min.
Ekoizpena: Buster Keaton, Joseph Schenck
Zuzendaria: Buster Keaton
Gidoia: Clyde Bruckman, Jean Havez, Joseph Mitchell
Argazkia: Elgin Lessley, Byron Houck
Aktoreak: Buster Keaton (proiektugilea/Sherlock jr.), Kathryn McGuire (Neska), Joe Keaton (Neskaren aita), Ward Crane (Gaiztoa), Erwin
Connelly (Etxezaina), Jane Connelly (Ama)
Proiekziogile eta denetarako arduradun bat (Buster Keaton) neska gazte batekin maiteminduta dago (Kathyn McGuire). Mutikoak detektibe handi bat izatearekin amesten du. Zinemako lana amaitzean, neskaren etxera joaten da, baina beste batek gorteiatzen duela ikusten du. Neskak bere alde egingo duela dirudienean, lapurreta leporatzen diote faltsuki, bere ikerketek ez diote ezertarako balio eta etxetik kanporatzen dute. Burumakur itzultzen da bere proiekzio-kabinara eta funtzioa hasten du, berehala lo geratzen da...
Zinearen barruko zinemaren lehen erakusketetako bat, Zazpigarren Arteak mota guztietako leku eta egoeretan murgiltzeko eskaintzen digun aukera azpimarratzen du filmak. Sherlock Holmes modernoa Keatonen erdimetraia onenetakotzat hartzen da, eta zinema mutuaren zinta nabarmenetako bat, deigarria da protagonistaren aurpegi hieratikoa, "cara de palo" ezizena eman ziona.
Buster Keaton, Charles Chaplin eta Harold Lloyd aktoreekin batera, zinema komikoko hiru irudi apartatzat hartzen dira. Keatonen kasuan, El Maquinista de la General (1926) da bere lan gorena,antzezle mailan, estoizismoarekin zoritxarrari aurre egiten dion pertsonaia bat sortzeagatik nabarmentzen da, zirrararik txikiena ere islatu gabe,ingurune ilun baten aurka borrokatzen duena.
Kirikitarrak, japoniar akrobatak
Jatorrizko titulua: Les Kiriki, acrobates japonais. Frantzia, 1907, 2min 36seg.
Ekoizpena: Pathé Frères
Zuzendaria: Segundo de Chomón
Japoniako 11 pertsonaz osatutako gimnasta troupeak gimnasia ariketa bikainak egiten ditu. Zuri-beltzeko film laburra da eta, ondoren, koloreztatuta dago. Berehala ohartu gara erabilitako trikimailuaz.
Segundo Chomonen zinema mutuaren aitzindariaren lana. Teruelen jaiotako sortzaile hau Parisera joan zen, eta Pathé Frères ekoiztetxeak kontratatu zuen, trikimailuz eta fantasiaz beteriko filmetan espezializatuz. George Mèliesekin konparatu dute, asmamena eta lortutako efektuen kalitatea direla eta.
Josetxo Fernández de Ortega, piano ikasketak amaitu ondoren, Ganbara folk taldean parte hartu zuen, eta hainbat biratan parte hartu zuen; aldi berean, Donostiako Altxerri Arte Galeriako pianista ofiziala izanzen.
1995ean, Donostiako Antzoki Zaharrean, Yakov Protazanoven Aelita (1924) film mutu bat lagundu zuen pianoan lehen aldiz. Une horretatik aurrera, zeregin horretan espezializatu zen, Donostiako Zinemaldiak 2008ra arte programatutako zine mutuko saioetan parte hartu ohi baitzuen. Nafarroako Filmategia, Tabacalera eta Espainiako zein Frantziako beste jaialdi batzuekin ere parte hartu du.
- 691 irakurketak
- Castellano