Sahararen aldeko Euskal Karabana, piztu itxaropena

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Urtarrila 23, 2020 - 19:30 -tik Igandea, Urtarrila 26, 2020 - 21:55 -ra

Caravana SaharaSAHARAR ILARGIERDI GORRIAKAREN eskakizuna kontuan hartuta eta Herri Saharararekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA martxan jarri dugu, S.E.A.D.en Aldeko 'OTSAILAK 27' Euskal Elkarteen Koordinakundea - Coordinadora Vasca de Organizaciones Solidarias con la R.A.S.D. '27 DE FEBRERO'.

Hurrengo otsailean irtengo den Karabana Solidario honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.
Hamada aljeriarraren erbesteko 40 urte baino gehiagoren ondoren, nazioarteko laguntzak itxaropenak mantentzen ditu iheslari sahararrak, nahiz eta laguntza honen inguruan egiten den politikak zalantzak sortzen ditu atzerriratze behartuta honeri buruz. Hau da munduan dagoen krisirik luzeena Palestinakoaren atzetik. Ez da exodorik itxasotik basamortura, ez iparraldetik hegoaldera inmigrazio ekonomikorik saharar herriak jasotzen duenaren antzekoa. Errefuxiatuak dira arrazoi politikoengatik, ez goseteagatik ez da hondamendi batengatik ere, eta giza laguntzan ari diren jokatzaile askoren arabera garapen proiektuetan dirua jartzen duten instituzioek gatazka honen konponketan euren boto politikoa emango balute arazoa amaituta egongo litzateke.


Hurrengo urtarrilaren 31 alderantz amaituko den kanpainarekin kolaboratzeko arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea, dilistak eta konpresak biltzea proposatzen dogu,(KABIGORRIN JASOKO DUGU, OSTEGUNETIK LARUNBATERA, 9TIK 30 BITARTE) hauek izan baitira, estatu mailan saharar populazio errefuxiatuaren aldeko elikadura-bilketan egindako banaketan, Euskadin biltzea tokatu zaizkigun produktuak.


Laguntza ekonomikoak hurrengo zenbakian egin ditzakezue:
Laboral Kutxa
3035 0080 94 0800054177
Harremanetarako telefonoak:
Araba 619030834
Bizkaia 619029748
Gipuzkoa 619029648
koordinadora27febrero@gmail.com

Etiquetak: