Bizitza biolentoen aurrean gaitasun sozialistak antolatu, ITAIAren hitzaldia larunbat honetan

Non: 
Irungo Palmera Montero Gunean
Data: 
Igandea, Azaroa 22, 2020 - 17:00 -tik Astelehena, Azaroa 23, 2020 - 16:55 -ra
Antolatzen du : 
ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista

hitzaldia Itaia 25az

ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista.- Berriro ere, ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialistatikan idazten dizuegu, Bidasoan egingo dugun beste ekitaldi baten berri emateko: Igande honetan, Azaroak 22an, 17:00etan, Irungo Palmera Montero Gunean, hitzaldi bat burutuko dugu, non Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz jardungo garen.

Azaroak 25a hilabete honetan izanda, ITAIAtik kanpaina politiko bat abiarazi genuen orain dela ia bi aste ITAIlAtikan, egiturazko biolentzia eta zehazki, indarkeria matxistaren aurka jarduten arituko dena. Kanpaina honen harira plazaratutako analisiari jarraituz, azken hilabeteotan bizitzen ari garen pandemia testuinguru hau dela eta, geroz eta argiago ikusten ari gara nola, gure osasunarentzat onena denaren aitzakipean, goi burgesia honetaz baliatzen ari den neurri politiko autoritarioak ezartzeko, honen ondorio zuzentzat harturik jada jasaten hasiak garen pobrezia orokortua, zein hori ahalbidetuko duen langileon eskubide zibil zein politikoen ukapena. Emakume langileok jasango dugun bizi baldintzen okertzea ondorioz, ezingo dugu testuinguru politiko honetatikan kanpo ulertu, ezta harreman kapitalistari berezkoa zaion egiturazko biolentziaren auzitik kanpo ere, emakume langileon aurkako biolentziak forma konkretu bat hartzen duelarik honen baitan: indarkeria matxista.

Beraz, emakume langilea geroz eta zaurgarriago, isolatuago eta zapalduago izango garen testuinguru honetan, ITAIAtik garrantzitsua iruditzen zaigu indarkeria konkretu honekin amaitzeko beharrezkotasuna azpimarratzea, subjektu hau egunerokotasunean erasotzen baitu. Horren aurrean, kanpainaren lemak ongi adierazten duenez, gaitasun sozialistak antolatzeko hautu politikoa da geurea, horretarako indarkeria kasu bakoitzari aurre egiteko bitarteko politikoak garatu eta bestalde, normal kultural matxistak betetzen duen funtzioa identifikatu eta errotikan desagertaraziz. Helburu honekin, guztion eginbehar gisa identikatzen ditugu eraso matxista oro gaitzestea eta horren aurka antolatzea.

Hori horrela, Bidasoan gure jarduna aurrera eramanez, auzi hau sakondu eta lantzeko asmotan, hitzaldi bat antolatu dugu eskualdean ere, aurretik aipatutako leku eta datan.

Ohar gisa, segurtasun neurriak direla eta, pertsona kopurua murriztua izango da, beraz asistentzia konfirmazioa beharrezkoa izango da. Horretarako, gure gmailera mezu bat bidali beharko da, izen abizenak aipatzen eta aurrekoa konfirmatuz. Gure emaila: itaia_bidasoa(arroba)riseup.net.

Etiquetak: