Emakumearen Astea 2020

Non: 
Hondarribia
Data: 
Igandea, Martxoa 1, 2020 - 00:00 -tik Igandea, Martxoa 8, 2020 - 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Emeki

Emakumeen erakusketa 2020 Emakumearen asteak hasiera izango du martxoaren 1ean eguerdiko 12etan, egun horretan Carmen Iruretagoiena Álvarez Hondarribitarrari aitortza egingo zaio Emeki elkartean, txalaparta, trikitilari eta bertsolariekin.

Martxoaren 2tik 8ra Arma Plaza Aretoan Hondarribiako emakume artisten erakusketa aurrera eramango da. Inaugurazioa martxoaren 2an eguerdiko 12:00etan izango da. Erakusketan emakume artisten koadroak, argazkiak eta eskulturak ikusteko aukera izango da.

Martxoak 4ean 19:00etatik 20:00etara “Mujeres en el arte impresionista” hitzaldia María José Noain Mauraren eskutik Emeki elkartean. María Joseri eskatu diogu hitzaldiaren inguruan hitz batzuk esateko eta hona hemen adierazitakoa:

"La coferencia tiene como objetivo rescatar a una serie de pintoras que pertenecieron al arte impresionista pero que como casi otras tantas veces que pasa en la historia del arte después han quedado invisibilizadas, la charla sobre todo se va a centrar en cuatro protagonistas Marie Bracquemond, Berthe Morissot, Mary cassat eta Eva González.

Casi todas ellas pudieron acceder al mundo del arte porque pertenecieron a familias burguesas que les fomentaron la oportunidad de acceder a la educación y formarse en el arte, pero sobre todo desarrollaron muchísimo sus obras porque tuvieron una relación muy estrecha con otros pintores impresionistas, en el caso de Berthe Morissot tuvo mucha amistad con Manet, de echo se casó con su hermano. Estas relaciones personales les permitieron destacar como pintoras, a pesar de eso siempre tuvieron bastantes prejuicios nunca pudieron acceder al arte con mayúsculas porque todos los profesores con los que se formaron entendían que como mujeres pintoras tenían que dedicarse a temas menores como pintar flores y bodegones en vez de paisajes o retratos, pero a pesar de ello fueron las cuatro tan grandes artistas que consiguieron hacerse un hueco en los salones impresionistas y ahora es nuestro deber rescatar sus figuras"

Martxoaren 6an 17:30etatik 18:30etara Emeki elkartean 4-8 urte bitarteko umeentzat genero ikuspegia lantzen duen ipuin kontakizuna izango da Lur Kortaren eskutik, ondoren txokolate beroa eta bizkotxoa emango zaie. Ekintza hau berreskuratu nahi izan da etxeko txikiek ere aukera izan dezaten Emakumearen Astean parte hartzeko.

Martxoaren 7an 11:00etan Soroetako Frontoian V. Emakumezkoen pala txapelketaren finala aurrera eramango da.

Pala txapelketak otsailaren 8an izan zuten hasiera, dagoeneko bi saio aurrera eraman dira, eta larunbat honetan finalaren aurreko azken saioa izango da. Proeiktu honen atzean ilusio eta lan handia dago, eta espero dugu finala eta gero afizioa ez galtzea.

Egun berean, 17:30etan “Raketistak lehen eta orain” erreportaiaren proiekzioa Itsas Etxea Auditoriumean. Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko aukera eskaintzen duen dokumentala da. Ehunka emakume izan ziren raketista profesional espainiar estatuan eta ameriketan, hala ere, raketisten gaia gordea egon da, sekretuan. Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, "Agustina", "Ramonita", "Asteasu", "Emili", "Soroa" eta "Larramendi I" ezagutzeko aukera eskaintzen du dokumentalak, gehienak 90 urteren ingurukoak, emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri emango dute.

Martxoak 8an 10:45etan Emeki elkartean elkarteratzea egingo da, ondoren Irunera joango gara antolatuta dagoen manifestazioarekin bat egitera, San Juan plazan bidasoaldeko elkarte feministekin bat egingo dugu eta denok elkarrekin Hondarribiara itzuliko gara, amaierako ekitaldia aurrera eramateko. Eguerdian Arma Plazan taper bazkaria egingo da, musika eta bertsolariekin.

Etiquetak: