Maiatzak 1. Larreaundiko Balkoiko Jaiak!

Non: 
Zure balakoian
Data: 
Ostirala, Maiatza 1, 2020 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Larreaundi Saitza Sarea

Larreundiko balkoiko jaiakGeure burua eta ingurukoena zaintzeko garaia da ezbairik gabe. Etxean, eta bizilagunekin batera in gurukoez arduratzeko unea. Larreaundiko kaleak hutsik egon dira azken aste hauetan, balkoiak 20:00etan, beteta gehienetan. Osasun krisi honen aurrean auzoak erakutsi duen jarrera arduratsuaren froga.

Maiatza iristear da, eta honekin batera auzoko eguna.. San Jose behargina patroi. Beharginak, langileak era berean irungo txoko eder honetan bizi garenak. Maiatzaren 1-a munduko langile-klasearen eguna, eta nola ez, eta bereziki auzo honetako langileen eguna. Noski baietz.

Horregatik, eta aurrean dugun egoera ezohikoa izanik oraindik ere, omenaldi bat merezi dugula pentsatu dugu. Mundu hau egunero gure lanarekin mugiarazten dugunak izateagatik, langile izateagatik. Baita osasun-krisi honi aurre egiteko moduagatik ere. Eta noski larreaundin bizitzeko zortea izateagatik. Uste dugu merezi dugula izaera eta jarrera kolektibo hori auzo gisa ospatzea.

Horregatik, auzoko festetan parte hartzeko gonbita egiten diegu auzokide guztiei. Seguruenik, auzoak bere historian izan dituen festarik ez ohikoenak

Animatu Larreaundiko balkoiko festetan parte hartzera!

12.30.-Vermout eta tortila patata

Bakoitzak bere balkoitik baina auzokideekin topa egitera gonbidatzen zaituztegu

13.00.- Internazionala

Auzoko txoko ezberdinetatik internazionala sintonizatuko dugu, denak puntual langile auzo honen egun handia ondo entzun dadin!

(bertsio bat aukeratuko dugu, zein facebook-en jarriko dugu)

20.00.- Txaloak, mozorro lehiaketa eta berbena

Egunero bezala osasun krisi honen lehen lerroan daudenei babesa helaraztera aterako gara. Ondoren balkoitik bakoitza bere mozorroarekin berbenaz gozatzera gonbidatzen ditugu auzokideak. Lista komun bat egongo da eta auzoko txoko ezberdinetatik abiatuko da musika, abesti lista komun bat izango dugularik

(argipenak facebook-en jarriko dira)

Spotify-n zerrenda ireki bat egonen da: “Larreaundiko Jaiak”. Hori hartu eta sintonizatu, igo bolumena!

Nola parte hartu ez ohiko auzoko jai hauetan?

  • Prestatu zure musika aparailua auzoa girotzeko (internazionala jartzeko 13.00 puntuan eta berbena 20.05 etan: lista irekia Spotify-n: “Larreaundiko Jaiak”)
  • Bidali zure abesti proposamenak zerrendara gehitzeko
  • Prestatu zure mozorroa eta 20.05 eta dantzara
  • Auzokideekin ondo pasa, balkoitik balkoira alaitasuna helaraziz

Informazio guztia: FaceBook Larreaundi Saitza Sarea

Galderak, ekarpenak edo dudak: larreaundisarea@gmail.com

Etiquetak: