Larunbatean, EH Bilduren ponentzien aurkezpena Irun eta Hondarribian

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 10:30
Antolatzen du : 
EH Bildu

M6 Herri Batzarra

EH Bildu Bidasoa.- Larunbat honetan, martxoak 6, goizeko 10:30ean, EH Bilduk Herri Batzarra egingo du II. Kongresuko ponentziak Irunen eta Hondarribian aurkezteko. Bizi dugun egoeraren eraginez era telematikoan egingo den batzarrean, Garikoitz Mujikak, EH Bilduko zuzendari nagusiak, ponentzia politikoa eta ponentzia organizatiboa aurkeztuko ditu.

Ponentziak elkarrekin.ehbildu.eus/ webgunean eskuragarri daude jada, eta aste honetan paperean ere eskuratzeko aukera egongo da Irungo Bilgunean (Prudencia Arbide 2, San Juan plaza) ondorengo ordutegian:

  • Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00
  • Asteazken arratsaldean: 18:00-20:00

Batzarrean izena emateko irun@ehbildu.eus helbidera idatzi beharko da. EH Bilduk batzarrean parte hartzeko deia luzatzen du.

Etiquetak: