Laneko segurtasun eta prebentzio neurririk eza salatzeko elkarretaratzea

Non: 
Irungo San Juan Enparantza
Data: 
Asteazkena, Iraila 15, 2021 - 19:30
Antolatzen du : 
Irungo Ezker Abertzalea

Argazkia: argia.eus

Irungo Ezker Abertzalea.- Irungo Ezker Abertzaleko kideok elkarretaratzea antolatu dugu heldu den irailaren 15ean gauzatzeko. Irungo San Juan enparantzan izango da arratsaldeko 19:30ean.

Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela. Ez da gutxiagorako, izan ere, aurtengo urtea beltza doa oso; 46 behargin hil dira honezkero terrorismo honen eraginez. Azkena, Igantzin zendu den Irungo bizilaguna.

Datu beldurgarriok ikusirik, ezinbestean eragin behar dugulakoan antolatu dugu aipatutako elkarretaratzea.

Deialdi honen bidez, gonbita luzatu nahi diogu gertuko beharginari gurekin batera bertan parte hartzera.

Etiquetak: