Internet eta teknologia berrien agerpenek (NNTT) funtsezko aldaketak ekarri dizkigu elkar erlazionatzeko moduetan, bai informazioa eta baita desinformazioa eskuratzeko ere. Mundua lotzen duen "Iraultza Digitala" delakoak ezagutza eta datuak orokortzea ekarri du, baina gizonen eta emakumeen erabileran hutsune digital berriak ere sortu ditu.
Premiazko zeregina da emakumeek pairatzen duten eten digitala murriztea eta garapena sustatzea lankidetza ahalbideratzen duten tresnak erabiltzeko trebakuntzaren bidez, horrela, gure ahotsak oso maskulinizatutako mundu batean ikusgai bihurtuz.
Interneten bilatu aurkitu nahi duguna; informazio horren fidagarritasuna ezagutzea eta iturriak haien garrantzia eta egokitasunagatik kontrastatzen jakitea, beste askoren artean, oinarrizko konpetentziak dira bizi garen informazioaren aroan. Zentzu honetan, Google-n egindako edozein bilaketak, ia salbuespenik gabe, Wikipediara garamatza.
Wikipedia entziklopedia irekia da, edonork edukiak zuzendu, gehitu, sor ditzakeen lankidetzako espirituarekin eraikita, beti ere hori mugatzen duten arau zorrotzekin.
2010ean, Nazio Batuen Unibertsitateak eta UNU-MERIT-ek elkarrekin aurkeztu zuten Wikipedia-ri buruz egindako inkesta globalaren emaitzen laburpena. Ikerketak agerian utzi zuen Wikipedian editatzen duten pertsonen %13a baino gutxiago emakumeak direla. Hutsune digitala nahiko aztertu duten frogek adierazten dute emakumeek orokorrean presentzia txikiagoa dutela ingurune digitalekin lotutako arloetan, eta horrek emakumearen presentzia urria berresten du Wikimedia proiektuan ere.
Aldi berean, onartu behar da jendeak bere interesen eta genero alborapen kontziente eta inkontzienteen arabera editatzen duela. Emakumezko editoreak gutxi izateak Wikipedian dauden emakumezkoen biografia kopurua ere baxua izatea eragiten du. Gaztelaniazko edizioan pertsona garrantzitsuen 5 biografiatik 1 bakarra dagokio emakumeari.
Horrela, Wikipedian editatzen ikastea, bai bere izaera kolaboratiboarengatik, bai kode irekia dela eta, gizarte ezberdinetan ikusezin egin diren emakumeak, hau da, historian zehar integratuta izan ez den gizartearen %50a, ikustarazteko aukera beharrezko ekintza da.
Baina Wikipedian editatzeak gehiago eragin dezake.
Wikipediaren funtzionamendua ezagutzera hurbildu nahi bazara, zein diren gizonezko eta emakumezkoen arteko hutsuneak ingurune digital honetan, wikimujeres proiektua ezagutu, wikiemakumeok taldeak itxarongo zaitugu...
- 430 irakurketak
- Castellano