Sortuk herri batzarra egingo du Irunen urriaren 21ean "Herrigaia" ponentzia landu eta eztabaidatzeko

Non: 
Palmera Montero gunea, Irun
Data: 
Osteguna, Urria 21, 2021 - 19:00
Antolatzen du : 
Sortu

Sortu, U21 Herri batzarra

Sortu.- Sorturen III. Kongresua abian da: irailaren 29an aurkeztu genuen Herrigaia ponentzia, hilabeteotako prozesu kolektiboaren emaitza. Orain, edukien gainean eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aldia da. Horretarako, aste hauetan herri batzarrak egiten ari gara herriz herri, ponentzia aurkeztu eta eztabaidatzeko.

Irungo herri batzarra urriaren 21ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan egingo da, Palmera Montero gunean. Aritz Arzallus eta Nuria Alzugarai izango dira hizlariak.

Edozein zalantza argitzeko edo batzarrera asistentzia baieztatzeko sortuirun@ni.eus-era idatz daiteke.

Etiquetak: