Etxerat-eko kontzentrazioa, hileko azken ostirala

Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Data: 
Ostirala, Martxoa 26, 2021 - 20:00
Antolatzen du : 
Etxerat

Azken Ostirala martxoa

Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari berriro eskatzen diogu erantzukizunez eta arintasunez jardun dezala, lekualdatze-plana lehenbailehen amai dezan.

Beharrezkoa da Espainiako agintariek pandemiaren kudeaketa interpretatzean ezartzen dituzten erritmoak gainditzea, presoen eskubideak urratzen baitira espetxe barruan presoak gehiago isolatzean, eta haratago begiratuz, uste dugu urrunketa eta sakabanaketa desagerrarazteko erabakia hartu ondoren, ez duela zentzurik gaur egungo dinamikari eusteak, hau da, astero bost lekualdaketa iragartzea.

Etxerat-ek uste du, arrazoi horiengatik guztiengatik, egiteke dauden hurbilketak gauzatzeko unea izateaz gain, lekualdatze-erritmoa asteko 4 edo 5 izan beharrean, gehiago izateko unea dela, ahalik eta azkarren espetxe-mapa berria lortzeko. Gainera, beste bultzada bat behar da, presoak Euskal Herriko espetxeetara lehenbailehen hurbiltzeko erabakia hartzea, hain zuzen ere.

Izan ere, Espainiako Gobernuak ezin du jarraitu Euskal Herrira itzultzeko prozesua geldiarazi nahi duen lobbyaren zain. Horixe nahi du euskal gizarteak. Dagoeneko ezin dugu onartu urruntzea dokumentatzen ari ziren kazetari holandarrek Puertoko espetxera zihoazenean jasan zuten istripua bezalako gehiagorik gertatzea. Izan ere, Euskal Herri inguruko espetxeetarako errepideetan, hurbilago egon arren, presoen senitarteko eta hurbilekoentzako erruleta errusiarra izaten jarraitzen du.

Hori da oraindik egin beharreko lana. Sakabanaketa eta urrunketa errepikatuko ez den iragana bihurtzea, eta presoak haien ibilbidean aurrera egiten duten bitartean gradu progresioa egitea, Euskal Herrira eta etxera lehenbailehen itzul daitezen.

Fran Baldak egin duen lan bera, eskuzabaltasunez, bere bizitzako azken unera arte, eta gaur aitortu nahi duguna. Fran gogoratu nahi dugu martxoko azken ostiral honetan, eta besarkada bat eta muxu handi bat bidali nahi dizkiegu familiari eta hurbilekoei. Fran, utzi duzun hutsunea oso handia bada ere, udaberriak indarra emango digu etorkizuna ehuntzen jarraitzeko.

Etiquetak: