18:O0etan izango da Carlos Blanco Aguinaga liburutegian eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
La FEC Euskadi Fundazioak, Ezker Anitza-IU Bidasoarekin elkarlanean, Miguel Usabiagaren "Donostia Rebelde" liburua aurkeztuko du ekainaren 25ean, ostirala, Carlos Blanco Aguinaga liburutegian, 18:O0etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Saiakera honetan Miguel Usabiagak hiriaren mapa berria marrazten du, gerraosteko urteetan Francoren diktadurari aurre egin zion mugimendu gerrillari eta komunistari lotutako leku eta pertsonaiak aurkezteko. Liburuan, Usabiagak pertsonaiak ikertzen ditu, horietako asko ahaztuta, eta protagonistak izan ziren balentriak. Hiriko hainbat txokotan kokatzen dituen balentriak askorentzat ezezaguna den Donostiako mapa bat marraztuz. Hala, Donostia Rebelden Dolores Ibárruri, Juan Astigarrabía, Jesús Larrañaga, León Trotski, Tacho Amilibia, Marcelo Usabiaga, Clara Campoamor eta Agirre Lehendakaria agertzen dira, besteak beste.
Liburua 'Ategorrietako sarraskia' rekin hasten da. 1931ko maiatzaren 27an gertatu zen errepresio odoltsua, eta Pasaiako itsasoko langile talde bat izan zen protagonista. Guardia Zibilak hil zituen, seme-alaben ogia eta lan-baldintza duinak defendatzeagatik.
Ostiralean, Irungo liburutegian, Miguel Usabiaga Hezkuntza, Gazteria, Garapen Lankidetza eta Memoria Historikoko zinegotzi Santi Jimenezekin eta Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzaile Arantza Gonzalezekin izango da bere liburuaren aurkezpenean.
- 514 irakurketak
- Castellano