Larunbat honetan, urtarrilaren 30ean manifestaldira joateko 6 datu eta arrazoi bat

Non: 
Irun-Zentro Osasun Etxea
Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2021 - 12:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2021 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Behe Bidasoako Osasun Sistema Publikoaren Babeserako Hiritar Sarea

KARTELA MANIFESTAZIOA

12.00etan Irun Zentro eri-etxetik Osasun Sistema Publiko, kalitatezko eta baliabidedun baten alde

Behe Bidasoako Osasun Sistema Publikoaren Babeserako Hiritar Sarea.- Euskaldunon zentzu komunean badago instalatu duten egia bat: Euskadin inon baino osasun sistema publiko hobea dugu, “euskal oasia”-ren garaipen handietako bat Osakidetza.

Jaurlaritza eta honi loturiko medio askok idei hau betikotzen saiatzen diren arren oinarri erreal gabe geratzen ari den “sinismena” ari da bilakatzen 2008-tik hona. Tamalez, konaparaketan hau horrela dela aitortu beharrean gaude. Hona zenbait datu esanguratsu;

1. Osasunera bideratutako aberastasun zatia azken hamarkadan zeharo urritu da:

2010-etik hona BGP-ren 0,5 behera egin .Hau handitze demografiko eta jendartearen zahartzearen testuioguruan.- Hots, beharrak handitu diren egeoran.

2. Europako bataz bestetik gero eta urrunago gaude:

%7a izanik bataz-bestekoa EAE %4,8an dago inbertsio publikoari dagokionez. Honela, EAE, Europar Batasunean 5.na da atzetik hasia . Frantzian %8 eta Espainiar Estatuan %6 da inbertsioa.

3. 2010 eta 2018 bitartean 374 ohe gutxiago EAEn

Europar Batasunean bataz-besteko ohe ratioa 4,7 da. EAE-n 3,8-koa. Osasun sistema publikoak bakarrik hartuz gero (pribatuak ez kontabilizatuz) ratioa 3-koa baino ez da.

4. Osasun langile kopurua, inguruko batez bestekoa baino apalagoa

6,8 erizain mila biztanleko ditu EAE-k Europar Batasunean ratio hau 8,8 denean

Medikuen kasuan 2, 2 da ratioa Europar Batasunean hau 3,5 den bitartean. Honela EAE Europa mailako ratio txikiena duen lurraldea da. Bai, Polonia, Txipre, Grezia, etab.-en atzetik.

5. Lan Baldintzak kaxkartzen

Jada plantilaren %50 inguru 50 urtetik gorako da eta behin behin-behinekotasuna %40ean dago

Genero arrakala ere nabaria da Osasun Sistema Publikoan: emakume gutxiago dira finkoak (%58,06) gizonak baino (%67,18) eta gizonen batez besteko soldata emakumeena baino 12.639 euro gehiago da

6. Lehen arretaren kolapsoa

Baliabide faltak medio, osasun sisteman estrategikoa den lehen dispositibo hau kolapsatu egin da: Atzerapenak, denbora gutxiegi eskaintzen zaio hiritar bakoitzari, telediagnosiaren betikotzeko arriskua, etab. Covid19 aurretik arazo handiak zeuden baina honen etorrerarekin kolapsoa etorri da.

Datuok errealitate bat uzte dute agerian: Politika neoliberalen pean ari dela kudeatzen osasun sistema publikoa eta honela epe luzeko estrategia bat indartzen ari dela. Sistema publikoa narriatu pribatuari poliki tokia egiteko. Guztion ondasuna den sistema unibertsala hustu osasunarekin negozioa egin ahal izateko. Bide hau justizia sozialaren kontra doa izan ere osasuna ordaindu dezakeenaren eskura dagoen “produktu” bat bezala ulertzen du. Jendartearen klase-osasun arrakala sakontze larria ekarriko luke.

Oraindik ere osasun sistema ona dugula esan dezake askok arrazoiz. Baina gure aburuz hau osasun langileen konpromisoaren eta lanaren fruitu da, eta ez euskal administrazioak jarritako erraztasunengatik. Hortaz ezin da osasun sistema oso bat zailtasunez-zailtasun dabiltzan langileen bizkar gainean soilik utzi. Jaurlaritzak profesionalek beren lana ahalik eta hobekien egin ahal izateko bitarteko material, baliabide, humano eta organizatiboak jarri behar ditu. Hau, bere ardura da ez langileena edoleta hiritarrona.

Eta honek aurrekontuetan isla izan behar du, Osasun sistema publikora bideraturiko BPG% -koa %7-ra igoaz (Europar Batasuneko bataz-bestekoa)

Honexegatik, datuek agerian uzten dutelako eta “arrazoi neoliberala” modu arriskutsuan gailentzen ari delako, hiritar saretik azpimarra jarri nahi dugu: Langileekin batera hiritarrok ere osasun sistema publikoaren defentsarako murruaren parte izan behar dugu.

Honela, datorren larunbatean, 12.00-etan Irun-Zentro Osasun Etxetik abiatuko den Manifestaziora etortzeko dei egiten dugu.

Asko dugulako jokoan! (Osasun neurriak bermatuko dira)

ITURRIAK

  • Arreta Espezializatuko Osasun zentroen estatistika (Osasun Ministerioa)
  • EAE-ko Berdintasun Txostena, 2015
  • ELA Sindikatua; Osasunbidearen eta Osakidetzaren arazo estrukturalak pandemia aurrekoak dira. Osasun sistema publikoa hobetu eta bere kolapsoa ekiditeko proposamenak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Eurostat
  • Eustat
  • Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko Ministerioaren Ospitale-Katalogo Nazionala
  • Osasun Ministerioko Ospitaleetako Estatistika Autonomikoak, 2018
  • OECD (Health at a Glance)

Etiquetak: