Loratzen prozesua

Non: 
Palmera-Montero gunea, Irun
Data: 
Asteazkena, Ekaina 2, 2021 - 18:30
Antolatzen du : 
Sortu Irun

Loratzen prozesua Sortu Irun

Sortu Irun.- Herri Topagunea. Krisi anitzek zeharkaturiko garaiak bizi ditugu. Kapitalismo neoliberala, zibilizazio eredu gisa agorturik, konbentzimendu gaitasunik gabe indarkeriaren bidea ari da hartzen modu gero eta agerikoagoan.

Autoritarismoaz, ezegonkortasun eta mota guztietako tentsio geopolitiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletan murgildu du gizateria. Gero eta azkarrago, gero eta sakonago. Ama lurra eta herriak arrisku larrian jartzen gaituen irteerarik gabeko zurrunbiloan.

Eredu akitze horren zantzuak modu ezberdinduan tokikotzen dira. Zentzu honetan ez dago urrutira joan beharrik. Irun aktualitate mediatikoaren zentro izan da azken asteotan:

  • Lehenik supremazismo españolistak, zapaldua den euskal hiztunaren eskubidea, zapaltzaile bezala kokatzeko saiakera egin du berriz ere. Udaltzaingoek euskaraz jakin behar izatea diskriminazioa el da.
  • Asteburuan berriz ere, kapitalaren Europaren politika kriminalek pertsona bat heriotzaraino eraman dute: Bidasoa ibaian, gure muturren aurrean hil da Yaya.

Lerroburuen atzean aipatu krisien adiera ezberdinak: Kolonialismoa, migrazioa eta kapitalaren autoritarismoa. Nazio, klase eta genero zapalketa naturalizatu nahi dute. Indarkeria “bake sozialaren” berme bakar bezala ezarri. Arau. Bortizkeria ohiko den egoera batean bizitzera behartu nahi gaituzte. Eguneroko indarkeria normaltzat hartuarazi: Prekarietatea, matxismoa, etxebizitzaren zama edo sarbide ezintasuna, arrazakeria, indibidualismoa. Gutxi batzuen pribilegioei eusteko, justizia sozialik eta altortzarik gabeko ordena mantentzeko, indarkeriaren apologia etengabea egiten duen sistema batean hondoratu nahi gaituzte.

Covid-19a? Birus horrek hats luzekoak diren tendentzia horiek azkartu besterik ez ditu egin. Ez gaitezen engaina. “Lehen munduaren” miseriak eta ereduaren hauskortasunak plazaratzera mugatu da. Eta bide batez, ezkerraren ahulezia erakutsi du eremu askotan: Proposamen eta eragin gaitasunetik, jendartean barreiatuak diren balioetaraino.

Eta guzti honen aurrean... guk zer? Euskal Herritik zer? Irun eta irungo auzoetatik zer?

Galdera konplexuek ez dute aho bateko erantzunik. Bai ordea erantzun metodo bat: Komunitatea, zaintza, antolakuntza eta borroka.

Urteak dira, Irunen ezkerretik, independentismotik eta feminismotik, sistema iraultzeko masa kritikoa lantzen eta antolatzen ari garela. Ilrunen ezker abertzalea indar eraldatzailea izateko prestatzen ari dela. Euskal Herrian ere, askapen prozesuaren hamarraldi gorabeheratsu baten ostean, borroka paradigmaren aldaketa eta egonkortzearen ostean fase berri batean sartzeko apustua indartzen ari da. Bide horri ekarpena egitera dator Sorturen kongresua ere.

Aipatu testuinguru globalean, Euskal Herritik, feminismotik eta sozialismotik erantzun baikor eta iraultzaile bat eraikitzeko indarrak prestatzen ari gara. Kapitalismoak, patriarkatuak eta kapitalaren Europak eta honen estatuek ezarri nahi diguten miseriari, herri errebelde gisa aurre egiteko.

lluntasunari barre egin eta honen mamuak kiskaliko dituen herri garra pizteko. Hau prestatu eta hedatu dadin antolatzen.

Urratsez-urrats. Ez gara zerotik hasten. Badugu borroka historia bat, antolakuntza eta kultura borrokalari eta elkartasunezko bat. Baita lrunen ere, noski. Honela, azken hilabeteetako sukaldeko lanaren ostean, gure hirian jauzi handi bat egiteko prozesua abiatuko dugu: “Loratzen prozesua”.

Irunen ezkertiarra, feminista eta independentista den pertsona eta sareekin egiteko ariketa erraldoia. Entzun eta eztabaidatzeko prozesua, formatzekoa, komunitate egin eta harreman berriak eraikitzeko dinamika. Euskal Herriaren askapen prozesuarekin bat, baina Irundik eta irungo berezitasunel lotua. Horixe izango da Loratzen Prozesua.

Lehen zabalpen fase bat abiatzeko, “Herri Topagunea” antolatu dugu. Bertan prozesuaren

ablapuntuan sakondu eta proposamena azalduko da. Partekatu eta eztabaidatu. Parte hartzera ateak zabaldu.

Batzuek bidea ireki bazuten, guri garaipena prestatzea tokatzen zaigulako Komunitateaz, zaintzaz eta antolakuntzaz... Batu Borrokara!

Etiquetak: