Larunbatean, Irungo EH Bilduren Herri Batzar telematikoa

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2021 - 10:30
Antolatzen du : 
Irungo EH Bildu

Herri Batzarra U30

Irungo EH Bildu.- Larunbat honetan, urtarrilak 30, Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du goizeko 10:30ean. Bizi dugun egoera dela-eta ardura bereziz jokatzea erabaki du talde subiranistak eta horregatik batzar telematikoa izango da.

Hauek izango dira batzarrean jorratuko diren gaiak

  1. EH Bilduren Kongresua: 10 urte pasa dira EH Bildu sortu zenetik. Mugarri garrantzitsua da etorkizunari begira jarri eta EH Bildu indartzeko, baita Irunen ere. Hala, Batzarrean EH Bilduren Kongresu prozesua azaldu eta hasiera emango zaio Irunen.
  2. Udal aurrekontua: Udal aurrekontua hiri eredua marrazteko bide garrantzitsua da. Aurrekonturako proposamenak azaldu eta ekarpen berriak jasoko dira.

Herri Batzarrean izena emateko irun@ehbildu.eus-era idatzi behar da. Irungo EH Bilduk batzarrean izena emateko eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

Etiquetak: